XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20. Atala

PRIMO DE RIVERAren DIKTADURA

1923an gaude eta Euskadin abertzaletasunaren indarrak banatuta aurkitzen dira: alde batetik, Comuniónekoak beren Euzkadi egunkariarekin dauden bitartean, bestetik Aberrikoak, izen bereko aldizkariarekin izango dira.

Abertzaletasunerako egoera kezkagarri honetan, irailaren 13an Miguel Primo de Rivera generala altxatuko da Bartzelonan, eta nahiz eta zenbait lekutan grebak izan, Bilbon komunistek eta PSOEren agintarien gogoen aurkako sozialista askok greba orokorra egin zuten, berehala boterea bereganatuko du militarrak.

Primo de Riverak agintea eskuratu bezain laster, abertzaletasunaren aurka jarriko da eta honela bost egun geroago, hots, irailaren 18an dekretu baten bitartez, aktu ofizialetan gaztelera ez den beste edozein hizkuntza debekatuko du, bai eta Espainiako bandera ez denaren erabilpena edo jarrera abertzalea izan zezakeen guztia.

Dekretu honek, besteak beste, zera dio: Serán juzgados por los Tribunales militares, a partir de la fecha de este decreto, los delitos contra la seguridad y unidad de la Patria y cuanto tienda a disgregarla, restarle fortaleza y disgregar su concepto, ya sea de palabra, por escrito, por la imprenta u otro medio mecánico-gráfico de publicidad y difusión, o por cualquier clase de actos o manifestaciones.

No se podrá izar ni ostentar otra bandera que la nacional en buques, edificios, sean del Estado, de la provincia o del Municipio....

Honen arabera Aberri albisteria ixteko aginduak ez gaitu harritu behar.

Comuniónek, aldiz, bere Euzkadirekin jarraitzeko eskubidea gordetzea lortu zuen, baina oso-osoan erdaraz, eta ez bestetan, idaztekotan.

Egoera honetan Comuniónekoek ere bizimodu publikotik atzera jotzea erabaki zuten.

Hemendik aurrera iharduera abertzaleak norbanakoaren mailan edo gehienez beste itxura batekin gelditu behar zuela esan genezake.